2013(e)ko urriaren 31(a), osteguna

JARDUERAK

Egunero haurrek ordu bat dute beren etxekolanak egiteko, guk hauei behar duten laguntza ematen diegu.

Tailer ezberdinak egiten ditugu (eskulanak, bitxiak egiteko tailerra, muralak egitea, birziklatzeko materiala 
berrerabiliz instrumentu eta objektu desberdinak egitea, txotxongilo tailerra, papiroflexia tailerra, antzerki 
tailerra, sukaldaritza tailerra, originaltasuna lantzeko tailerra…)

Dinamikak (jolasak, lehiaketak, gymkanak…), pelikula saioak, ipuin kontaketak, karaokea... 
Denbora libretan, nagusienek, zona ludiko bat edukiko dute mahai joko desberdinekin, besteak beste: ping 
pong mahaia, futbolina, partxisa, kartak, dominoa, twister… 

Bestalde, hilabeteko lehen eta azken asteburuko larunbatean irteeraren bat antolatuko dugu, Euskal 
Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko. Gurasoek, aukera izango dute gurekin batera etortzeko eta beraien 
umeekin egun zoragarri bat pasatzeko. 

Gainera, hilabeteko azken ostiraletan hilabete horretan etorri diren umeen urteak ospatuko ditugu denok 
batera zerbait berezia eginez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina