2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

AMAIERA

Logotipoa, negozio ideia, ekoizpen plana, planoa, kalkulu orria, baimenak, tramiteak, nominak etab. egin ondoren, gure proiektuaren amaierara iritsi gara! Espero dugu proiektu hau noizbait martxan jarri ahal izatea eta elkar ikustea. Eskerrikasko irakurtzeagatik, besarkada bat.

Idoia Olazabal eta Sheila Carvajal

2014(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

PLANOA


1. Ludotekaren sarrera eta areto nagusia da, bertan, alde batetik, eskulanak, merendolak eta bestelako jarduerak egiteko mahai handi bat dago, eta bestetik, telebista bat pelikulak ikusteko edo play station-arekin jolasteko, sofaz inguratuta. Gainera, kortxo handi bat dago umeen marrazkiak eta muralak jartzeko eta armairu bat jostailuak eta ludotekako materiala gordetzeko.

2. Hezitzaileen bulegoa da, hau, gurasoekin bilerak egiteko, ludoteka aurrera eramateko lanak burutzeko, etab.-entzako erabiliko da.

3. Ikasketa gela da, etxekolanak egiteko eta klase partikularrak emateko erabiliko da.

4. Neska eta mutilen komunak.

5. Haurren gela da, bertan, joko ezberdinak eta mahaiak dituzte.

6. Psikomotrizitate txokoa da eta hau, haurren gelatik hesi batez ezberdintzen da. Bertan psikomotrizitate materiala dago haurrek jolas dezaten.